"Autoritarismoaren" aurrean, "ikasketak kudeatzeko autonomia" aldarrikatu dute ehunka ikaslek

Ekaitz Herrera 2021ko mar. 25a, 13:28

Durangaldeko Ikasleen Autodefentsa Sareak manifestazioa egin du Iurretako eta Durangoko kaleetan. "Ikasketa prozesua kudeatzeko autonomia" aitortzea eta "kontrol sozialerako baliabide errepresiboak bertan behera" uztea eskatu dute. 

Ehunka ikaslek Durangoko eta Iurretako kaleak zeharkatu dituzte IKASek, Ikasleen Autodefentsa Sareak deituta. Hezkuntzan bizi duten "egoera larria" salatu eta hiru aldarrikapen egin dituzte: batetik, "ikasketa prozesua kudeatzeko autonomia" eskatu dute ikasleriarentzat. Bestetik, ikasleak "subjektu politiko" gisa aitortuak izatea. Eta azkenik, "kontrol sozialerako baliabide errepresiboak bertan behera" uztea eskatu dute. Martxaren adar batek Iurretako Juan Orobiogoitia institututik irten du. Besteak, Durangoko institututik. Fray Juan Zumarraga kalearen bukaerako biribilgunean egin dute bat, ondoren, Alluitz kalean barrena abiatu eta Santa Ana plazara zuzentzeko. 

Bi zutabeek bat egin duten unea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!