PCR bidezko 19 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 6 Zornotzan

Anboto 2021ko mar. 25a, 12:35

Atzo 19 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 6 Zornotzan, launa Elorrion eta Abadiñon, 3 Durangon eta 2 Berrizen. 

EAEn, 9.973 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 529 positiboak izan ziren. Horietatik 239 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 136 Araban eta 151 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 3, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 47 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 83 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!