PCR bidezko 31 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 14 Durangon

Anboto 2021ko mar. 24a, 12:39

Atzo 31 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 14 Durangon, 7 Zornotzan, 3 Abadiñon, bina Berrizen eta Elorrion eta bana Atxondon, Iurretan eta Izurtzan. 

EAEn, 11.810 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 510 positiboak izan ziren. Horietatik 256 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 99 Araban eta 150 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 5, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 47 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 81 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!