IKAS dinamikak "autoritarismoaren kontra" manifestatzera deitu du bihar

Ekaitz Herrera 2021ko mar. 24a, 09:53

Ikasleen Autodefentsarako Sareak salatu duenez, "ikasgeletan ez dago osasun bermerik" eta "hezkuntzaren kalitateak nabarmen egin du behera" .

Durangaldeko Ikasleen Autodefentsarako Sareak manifestazioa egingo du bihar. Ikasle antolakundeak adierazi du pandemiaren aitzakipean areagotu egin direla ikasleen kontrako jarrera "autoritarioak". "Ikasgeletan osasun bermerik ez dugun bitartean, hezkuntzaren kalitateak nabarmen egin du behera", salatu du antolakundeak. "Honi oinarrizko eskubideen urraketa eta autoritarismoaren gorakada gehitu behar zaizkio. Covid19a aitzakiatzat erabili da ikastetxeetan modu arbitrarioan hartutako erabakiak eta jarrera despotikoak justifikatzeko", esan dute ohar bidez. 

Martxa Iurretako Juan Orobiogoitia institututik abiatuko da 12:20etan, eta Durangoko Santa Anan amaituko da, bidean, Fray Juan Zumarraga institututik pasatuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!