PCR bidezko 11 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 5 Zornotzan

Anboto 2021ko mar. 23a, 12:38

Atzo 11 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 5 Zornotzan, bina Durangon eta Elorrion, eta bana Abadiñon eta Berrizen. 

EAEn, 9630 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 435 positiboak izan ziren. Horietatik 206 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 110 Araban eta 114 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 5, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 48 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 81 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!