PCR bidezko 10 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 5 Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2021ko mar. 17a, 12:37

Atzo 10 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 5 Elorrion, bina Durangon eta Zornotzan eta bat Berrizen.

EAEn, 8.874 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 402 positiboak izan ziren. Horietatik 205 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 69 Araban eta 118 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 10, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 39 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 101 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!