36 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean, euretatik 14 Durangon eta 10 Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2021ko mar. 15a, 12:39

36 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean. Horietatik 14 Durangon, 10 Elorrion, hiruna Berrizen eta Mallabian, bi Abadiñon, eta bana Atxondon, Iurretan, Izurtzan eta Zaldibarren. 

EAEn, 5.348 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 246 positiboak izan ziren. Horietatik 136 Bizkaian detektatu zituzten, 44 Araban eta 66 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 3, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 14 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 97 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!