12 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretatik 4 Durangon eta 3 Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2021ko mar. 12a, 12:35

12 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 4 Durangon, 3 Elorrion, bina Berrizen eta Mallabian eta bat Otxandion. 

EAEn, 7.291 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 380 positiboak izan ziren. Horietatik 196 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 44 Araban eta 138 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 2, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 41 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 95 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!