19 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretatik 7 Zornotzan

Anboto 2021ko mar. 10a, 12:44

19 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 7 Zornotzan, launa Berrizen eta Durangon eta bina Abadiñon eta Mallabian. 

EAEn, 8.274  proba egin zituzten atzo, eta euretatik 335 positiboak izan ziren. Horietatik 173 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 49 Araban eta 107 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 6, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 31 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 101 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!