15 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretatik 9 Durangon

Anboto 2021ko mar. 9a, 12:38

15 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 9 Durangon, 3 Berrizen, eta bana Abadiñon, Atxondon eta Zornotzan. 

EAEn, 8.560  proba egin zituzten atzo, eta euretatik 334 positiboak izan ziren. Horietatik 172 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 58 Araban eta 101 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 3, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 50 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 113 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!