Martxoak 8

[ARGAZKI GALERIA] Morez bete dituzte ostera ere Durangaldeko kaleak

Anboto 2021ko mar. 8a, 19:52

Kaleak hartu dituzte Durangaldeko emakumeek beste urte batez. Dena aldatu, sistema arrakalatu lelopean manifestazio jendetsuak egin dira Durangaldeko herri gehienetan. 

Mobilizazioetan neurri bereziak bete behar izan dira, osasun egoeragatik. Durangon, adibidez, zutabetan banatuta joan behar izan dira manifestariak. 'Gora borroka feminista', 'Hau ez da gure bakea' eta 'Dena aldatu sistema arrakalatu' izan dira gehien entzun diren mezuak. 

Goizean ere mobilizazioak egin dituzte Durangaldeko hainbat herritan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!