22 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean, euretatik 13 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko mar. 8a, 12:43

22 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean. Horietatik 13 Durangon, hiruna Elorrion eta Zornotzan, 2 Berrizen eta bat Izurtzan. 

EAEn, 5.125 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 214 positiboak izan ziren. Horietatik 116 Bizkaian detektatu zituzten, 32 Araban eta 64 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 2, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 24 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 118 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!