Udalerrien perimetroak zabaldu eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako joan-etorriak baimendu ditu Labik

Anboto 2021ko mar. 5a, 18:43

Gaur zehaztu ditu neurri berriak Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordearen (Labi) batzorde teknikoak, eta horien berri eman du Iñigo Urkullu lehendakariak. Martitzenetik aurrera sartuko dira indarrean neurri berriak, dekretua astelehenean, martxoak 8, publikatu ostean. 

Izurriaren datuek hobera egin dutela iritzita, Labiak neurri murriztaileetako batzuk arintzea erabaki du. Horien arabera, udalerrietako perimetroak zabaldu eta EAE barruko joan-etorriak baimendu dira, besteak beste. "Bilakaera positiboa edukitzen ari gara, baina beheranzko joera geldotu egin da, hori dela eta, zuhurtziaz jokatzeko eskatzen dugu", azaldu du Iñigo Urkullu lehendakariak. "Urte gogorra izan da, eta lan nekeza dugu aurretik oraindik".

Batzorde teknikoaren ostean eman ditu jakitera neurriak Urkullu lehendakariak. Horrez gainera, izurritearen urtebeteko balantzea ere egin du Urkulluk. "Urte oso bateko borroka izan da mundu osoan, egoera ezezagun baten aurrean". Egoerak "larria" izaten jarraitzen duela gogoratu du, gainera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!