11 kutsatu detektatu zituzten atzo Durangaldean; hiruna Abadiñon eta Elorrion

Anboto 2021ko mar. 4a, 12:37

11 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean; euretatik hiruna Abadiñon eta Elorrion, bi Berrizen eta bana Durangon, Otxandion eta Zornotzan. 

EAEn, 9.409  proba egin zituzten atzo, eta euretatik 331 positiboak izan ziren. Horietatik 216 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 33 Araban eta 78 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 4, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 45 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 124 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!