Zaldibarrera eta Izurtzara zabaldu dute MOBI Durangaldea, jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua

Joseba Derteano 2021ko mar. 4a, 11:46
(Artxiboko irudia)

Zerbitzua, ohitura sedentarioak dituzten eta medikuak horrela aginduta edo euren borondatez osasuna hobetu gura duten eskualdeko 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago batez ere.

Durangaldeko Mankomunitateak urtarrilaren amaieran jarri zuen martxan, jarduera fisikoa bultzatzeko eta sedentarismoa murrizteko helburuarekin. Eskualdeko hainbat herritan eskaintzen zuten eta aurrerantzean Zaldibarrera eta Izurtzara ere zabalduko dute. Gainera, "aurreikuspenak betetzen badira", Atxondon eta Garain arretagune berriak egokituko dira "datozen egunetan", ohar batean azaldu dutenez.

Proiektuaren helburu nagusia, zerbitzua gaur egun jasotzen ez duten pertsonak ere aktibatzea da, euren udalerrian bertan dauden baliabideei (kirol-instalazioak, ikastaroak, ibilbideak, elkarteak...) buruzko informazio guztia emanez edo jardueren proposamen pertsonalizatua diseinatuz, bakoitzaren egoera pertsonalarekin eta egoera fisikoarekin bat datorren jarduera fisikorako plana jasotzen duen orientaziorako mediku-agindu bat dagoenean batez ere.

INFORMAZIO OROKORRA

Hartuemanetarako:

mobi1.mdurango@bizkaia.org / Tel.: 747 493 680 (Mañaria, Zaldibar, Izurtza eta Elorrioko bulegoa). 

mobi2.mdurango@bizkaia.org / Tel.: 747 493 681 (Abadiño, Matiena eta Berrizko bulegoa).

 

Ordutegia herriz herri:

- Abadiño-Zelaieta (Txanporta Kultur Etxea): astelehenetan, 9:00etatik 14:00etara.

- Abadiño-Matiena (Errota Kultur Etxea): asteazkenetan, 9:00etatik 14:00etara.

- Berriz (Kultur Etxea): ostiraletan, 10:30etik 13:30era.

- Elorrio (Iturri Kultur Etxea): astelehenetan 9:30etik 14:00etara eta asteazkenetan 15:30etik 20:30era.

- Iurreta (Ibarretxe Kultur Etxea): asteartetan, 9:00etatik 14:00etara.

- Izurtza (Anitzeko lokala): asteartetan, 11:30etik 13:30era.

- Mañaria (Udaletxea): asteartetan, 9:00etatik 11:00etara.

- Zaldibar (Udal liburutegia): ostegunetan, 9:00etatik 14:00etara.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!