8 kutsatu detektatu zituzten atzo Durangaldean; hiruna Berrizen eta Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko mar. 2a, 12:35

8 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean; horietatik hiruna Berrizen eta Durangon, eta bana Mallabian eta Zornotzan. 

EAEn, 8.514  proba egin zituzten atzo, eta euretatik 366 positiboak izan ziren. Horietatik 190 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 62 Araban eta 110 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 4, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 36 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 121 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!