24 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean, euretatik 9 Durangon eta 7 Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2021ko mar. 1a, 12:40

24 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean. Horietatik 9 Durangon, 7 Berrizen, 3 Zornotzan, 2 Elorrion eta bana Izurtzan, Otxandion eta Zaldibarren.

EAEn, 5140 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 242 positiboak izan ziren. Horietatik  128 Bizkaian detektatu zituzten, 41 Araban eta 72 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 1, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 22 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 120 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!