9 kutsatu detektatu zituzten atzo Durangaldean

Anboto 2021ko ots. 26a, 12:36

 9 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean; horietatik 4 Durangon eta bana Abadiñon, Atxondon, Elorrion, Iurretan eta Zornotzan. 

EAEn, 7.580  proba egin zituzten atzo, eta euretatik 368 positiboak izan ziren. Horietatik 218 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 59 Araban eta 88 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 3, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 45 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 126 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!