Nazioarteko ekintza iazko urrian abiatu zuten munduko hainbat emakumek, izurritearen eraginez, baina Euskal Herrian otsailera arte atzeratu da. Martxoaren 6an amaituko da, Irun eta Hendaiaren arteko mugan. "Mugako zubiak bere sinbologia du, zubiek ez dute esangura bera pertsona guztientzat: inoiz jendea konektatzeko baliagarri izan diren zubiak harresi bilakatu dira", azaldu du Ainhoa Olaso mugimendu feministako kideak. Euskal Herri osoan zehar batutako zapi aldarrikatzaileekin estaliko dute muga martxoaren 6an. Horrez gainera, dosier bat idatzi dute gaiari buruzko hausnarketa sustatzeko. www.eumakumeenmundumartxa.eus webgunean dago eskuragarri.
Bosgarren martxa
Emakumeen Mundu Mart xa 1995ean jaio zen; Bread and roses martxa antolatu zuten Kanadan. 2.000. urtetik nazioarteko ekintzak egiten dira, bost urtean behin, emakumeen bizitzan garrantzitsua den gairen bati helduta. Egungo plataforman 70 taldek parte hartzen dute.