19 kutsatu detektatu zituzten atzo Durangaldean, horietatik 6 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 25a, 12:41

Atzo 19 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean; horietatik 6 Durangon, hiruna Atxondon eta Zaldibarren, bina Abadiñon, Iurretan eta Zornotzan eta bat Berrizen. 

EAEn, 10.179 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 402 positiboak izan ziren. Horietatik 219 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 78 Araban eta 103 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 2, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 57 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 129 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!