PCR bidezko 15 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 7 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 24a, 12:36

Atzo 15 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean; horietatik 7 Durangon, 4 Elorrion, 3 Zornotzan eta bat Mallabian. 

EAEn, 9.543 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 405 positiboak izan ziren. Horietatik 233 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 65 Araban eta 103 Gipuzkoan. 

Ospitaleetan, berriz, 44 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 132 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!