Eskualdeko nagusiak Durangoko osasun zentroan txertatuko dituzte gaurtik aurrera

Anboto 2021ko ots. 24a, 09:00

Nagusienei txertoa emateko 25 txertaketa-gune inguru identifikatu dira.

Osakidetza gaur hasiko da nagusienei txertoa ematen, mailaz maila; dosiak eta zitazioak txandakatuko ditu. 25 txertaketa-gune inguru identifikatu dira, eta euretako bat Durangoko osasun zentroa da.

Kopuru hori areagotzeko planteamendua ere badago, beharren eta txertoa hartuko duen xede-biztanleriaren arabera, Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Helburua irisgarritasuna erraztea da, zentrora joan ahal izan daitezen; hala, txertaketa arratsaldeetan eta asteburuetan ere egingo da.

Ibilgailuan txertoa hartzeko aukera, Mungian

Gainera, Osakidetzak lurralde bakoitzeko gune bat finkatuko du; nagusiak beren ibilgailuan joango dira gune horretara, eta txertoa ibilgailutik irten gabe emango zaie. Donostia Ospitalean, Santiagoko Ospitalean eta Mungiako osasun-zentroan egongo dira gune horiek. Praktika hori eraginkorra bada, aurrerago gune gehiago ezartzea baloratuko dute.

Sailburuak gogorarazi du Osakidetzak deituko duela hitzordua eskaintzeko eta txertoa non eta noiz hartu zehaztuko duela. Ahal dela, osasun-zentroan jarriko da txertoa. Mugitzea komeni ez den kasuetan, etxeetara bertaratuko dira profesionalak.

BIZKAIAN TXERTOAK JARRIKO DIREN ZENTROAK

BARAKALDO-SESTAOKO ESI-A:  Sestaoko, Barakaldoko eta La Paz osasun-zentroak

BARRUALDE-GALDAKAOKO ESI-A: Gernikako ospitalea; Galdakaoko, Basauriko, Laudioko eta Durangoko osasun-zentroak.

URIBEKO ESI-A: Urdulizko ospitalea eta Mungiako osasun-zentroa (*)

BILBAO-BASURTOKO ESI-A: Begoñako osasun-zentroa.

EZKERRALDEA-ENKARTERRI-GURUTZETAKO ESI-A: Buenavistako eta Kabiezesko osasun-zentroak

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!