PCR bidezko 17 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 11 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 23a, 12:35

Atzo 17 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean; horietatik 11 Durangon, 2 Zornotzan eta bana Abadiñon, Berrizen, Elorrion eta Zaldibarren. 

EAEn, 9.035 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 423 positiboak izan ziren. Horietatik 265 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 57 Araban eta 106 Gipuzkoan. 

Ospitaleetan, berriz, 46 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 134 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!