30 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean, euretatik 14 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 22a, 12:39

30 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean. Horietatik 14 Durangon, hiruna Abadiñon, Berrizen eta Zornotzan, bina Elorrion, Otxandion eta Zaldibarren eta bat Izurtzan. 

EAEn, 22.688 proba egin dituzte asteburuan, eta euretatik 1.127 positiboak izan ziren. Atzo esaterako Bizkaian, 166 positibo detektatu zituzten, 46 Araban eta 85 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 6, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 27 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 145 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!