PCR bidezko 16 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 8 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 19a, 12:35

Atzo 16 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean; horietatik 8 Durangon, bina Abadiñon eta Zornotzan eta bana Berrizen, Elorrion, Iurretan eta Otxandion. 

EAEn, 10.234 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 505 positiboak izan ziren. Horietatik 284 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 67 Araban eta  149 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 5, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 54 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 156 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!