PCR bidezko 13 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 18a, 12:44

Atzo 13 PCR positibo detektatu zituzten  Durangaldean; horietatik 4 Zornotzan, 3 Durangon, bina Atxondon eta Iurretan eta bana Abadiñon eta Otxandion. 

EAEn, 11.343 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 563 positiboak izan ziren. Horietatik 341 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 81 Araban eta 133 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 8, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 68 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 153 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!