15 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 17a, 12:36

Atzo 15 PCR positibo detektatu zituzten  Durangaldean; horietatik 7 Durangon, 3 Zornotzan, 2 Abadiñon eta bana Berrizen, Garain eta Zaldibarren.

EAEn, 10.874 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 499 positiboak izan ziren. Horietatik 327 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 56 Araban eta 109 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 7, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 61 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 159 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!