Mendizale federatuek erkidego osoan jardun dezaketela zabaldu du EMFk

Anboto 2021ko ots. 16a, 19:12

Euskal Mendizale Federazioak (EMF) zabaldu duenez, federazioaren lizentzia duten kideek euren mendi jarduera egiteko (ibiltzea, eskalatzea...) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean mugitu ahal izango dira, eremu gorrian dauden herrietan izan ezik. 

Jaurlaritzaren azken neurrien arabera, mendi jarduera egitera edozein udalerritara jo dezakete federatu txartela duten mendizaleek, eremu gorrian dauden herrietara izan ezik. Hori bai,   Desplazamendu horiek lizentziak jasotzen duen jardueran aritzeko izan beharko dira eta beste jarduera batzuk praktikatzeko, EMFk argitu duenez.

Mendi Federazioak zehaztu du gehienez sei laguneko taldetan egin daitezkeela mendi jarduera horiek, eta segurtasun distantziak eta neurriak hartu behar direla gogoratu. Maskara eremu itxietan eraman  beharko da, azaldu duten moduan. Goizeko seietatik gaueko hamarrak arte egin ahal izango da mendi jarduera Jaurlaritzaren azken dekretuaren arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!