Otsailaren 9tik 18ra arte, Durango, Zornotza, Andoain, Ea, Galdakao, Bilar, Errenteria, Hernani eta Laudioko udalek Kolonbia, Honduras, Guatemala, Mexiko eta Mendebaldeko Saharako gizarte zibileko erakundeen babesaren alde lan egingo dute, Herri Babesarearen 2. foroetan parte hartuz. Foroak on-line izango dira.
Durangoren kasuan, bilera otsailaren 17an egingo da, 15: 30ean, eta honako hizlari hauek bilduko ditu online: Adriana Arboleda (Libertad Korporazio Juridikoa – Kolonbia), Danilo Rueda (Justiziaren eta Bakearen Elizarteko Batzordea – Kolonbia) eta Franklin Castañeda (Preso Politikoekiko Elkartasunerako Lantaldea – Kolonbia)
Zornotzan , otsailaren 18an, 15:30etik aurrera, Laudio, Galdakao eta Irungo udalekin batera, foroak 'Emakume defendatzaileak. Emakumeen eskubideak' lelopean antolatutako erakunde bileran parte hartuko du udalak.
Jende guztiarentzat zabalik egongo diren mintegi birtualak zuzenean emango dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketa eta Euskal Fondoaren abala dituen ekimena bultzatzen duten erakundeen Facebook orrien bidez.
- Nazioarteko Bake Brigadak: Estatu Espainoleko PBI - @pbi.ee
- Mundubat Fundazioa: Mundubat GGKE - @mundubat
- Informazio gehiago: www.herribabesarea.eus
Zer da Herri Babesarea?
Herri Babesarea giza eskubideen defendatzaileen babeserako euskal udal sarea da, eta Euskadiko zenbait udalek parte hartzen dute bertan. Sareak udal-administrazioen, euskal erakunde sozialen eta hegoalde globaleko giza eskubideen erakunde defendatzaileen arteko ahaleginak koordinatzea dauka helburu, tokian tokitik giza eskubideen defendatzaileak babesten laguntzeko.