Mankomunitateak Durangaldearen garapenerako giltzarriak izango diren sektoreak identifikatu ditu txosten batean. Enplegua eta prestakuntza sustatzeaz arduratzen den Behargintzak egin du lana, eta dokumentu osoa herritarren eskura ipini du bere web orrian. Ikerketak ondorioztatu duenez, Durangaldean zazpi lirateke etorkizunik onena duten negozio-aukerak. Honako hauek lirateke: Ekonomia zirkularra, 4.0 industria, energia garbiak, sormen-industriak, bizi-ohitura osasungarriak, zahartze aktiboa eta mugikortasun iraunkorra, eta, bizikleta eta mugikortasun aktiboa.
Hori guztia etorkizunean garatzen joateko asmoz, ekintzailetza-gida bat ere kaleratu du Mankomunitateak. Gidak euren proiektuak abian jartzea lagundu gura die ekintzaileei. Informazio osoa eta kaleratutako txostenak Mankomunitatearen web orrian eskuratu daitezke.
Halaber, Mankomunitateak gogora ekarri du Durangaldeko enpresekin eta enplegu-eragileekin sortutako lankidetza foroa. Tresna horregaz eskualdeko enpresek behar dituzten profilak identifikatu dituzte, gero, lanketa horiek hezkuntza arloko eragileekin zelan egin daitezkeen aztertzeko.