2022ko ekainaren 5era atzeratu dute BIBE Transbizkaia martxa

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 16a, 10:22

2021eko ekainaren 6an ospatzekoa zen zikloturista martxaren bosgarren edizioa. Antolatzaileek 2022ra atzeratzea erabaki dute Durangon hasi eta Urkiolan bukatzen den proba. 

"Covid-19a dela eta bizi dugun egoera ikusita, arduraz jokatzera behartuta gaude. Hori horrela BIBE Transbizkaia martxaren bosgarren edizioa 2022ra atzeratzera erabaki dugu", adierazi du Jose Bonilla probako antolatzaileak. "Gure helburua BIBE Transbizkaia martxa zikloturismoaren jaia izan daiten gura dugu, beraz, beste urte bete itxaron behar badugu, itxarongo dugu", jarraitu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!