Pentsiodunek manifestazioak egin dituzte Durangon, Elorrion eta Zornotzan

Anboto 2021ko ots. 13a, 12:30
Durangoko manifestazioko irudi bat.

Durangon Andra Maritik irten du manifestazioak, eta ehundaka lagun batu ditu. Elorrion eta Zornotzan udaletxearen aurretik abiatu dira. Pentsio duinak aldarrikatu dituzte eta Toledoko Itunaren murrizketak salatu. Ez, ez, ez pentsio ziztrinik ez!  lako leloak aldarrikatu dituzte.

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak antolatu ditu Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean gaurko. Baina neurri murriztaileak direla-eta bertaratzea ezinezkoa denez, eskualdeko pentsiodunek manifestazioak antolatu dituzte Durangon, Elorrion eta Zornotzan. Hiru manifestazioak 12:00etan irten dira.

Durangoko Pentsiodunen manifestazioa

Durangoko pentsiodunen manifestazioaDurangoko pentsiodunen mugimenduaDurangoko Pentsiodunen manifestazioa

Elorrioko manifestazioko irudia (@labdurangaldea)

Elorrioko pentsiodunak

Zornotzan deitutako mobilizazioak ere 250 bat lagun batu ditu Pentsiodunen Mugimenduak azaldu duenez (Zornotzako Pentsiodunen Mugimendua).

Pentsiodunen manifestazioa Zornotzan

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!