22 kutsatu detektatu zituzten atzo Durangaldean, horietatik 9 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 12a, 12:39

Atzo 22 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean; horietatik 9 Durangon, 4 Zornotzan, 3 Abadiñon, 2 Zaldibarren eta bana Berrizen, Elorrion, Iurretan eta Otxandion. 

EAEn, 13.575 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 643 positiboak izan ziren. Horietatik 400 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 93 Araban eta 139 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 11, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 63 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 173 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!