Mugakideak diren herrietara joan ahalko da, jarduera sozioekonomikoetarako eta kirola egiteko

Anboto 2021ko ots. 12a, 12:15

Astelehenean sartuko dira indarrean neurri berriak, eta  gutxienez 20 egunez iraungo dute. Mugakide ez diren herrien artean mugikortasuna zabalik egongo da kirol profesionala edo semi-profesionala egiten den kasuetan. 

Iñigo Urkullu lehendakariak Labi batzordeak hartutako neurri berriak azaldu ditu. Honako erabaki nagusi hau jakinarazi du: udalerriek modu orokorrean perimetralki itxita jarraituko dute oraingoz, baina aukera batzuk zabaldu dira mugakideak diren udalerrien kasuetarako. Azken hauetara joateko aukera zabaldu du Jaurlaritzak, betiere, aktibitate sozioekonomikoak edo kirola egiteko baldin bada. Mugakidea ez den udalerrietara kirol profesionala edo erdi-profesionala egiteko jo ahalko da, berdin gimnasioetara zein kirol zentroetara, betiere, norbere udalerria eremu gorrian sartuta ez badago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!