27 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, horietako 13 Durangon

Anboto 2021ko ots. 11a, 12:40

Atzo Durangaldean 27 PCR positibo detektatu zituzten. Horietatik 13 Durangon, launa Elorrion eta Zornotzan, 3 Zaldibarren, 2 Atxondon eta 1 Abadiñon. 

EAEn, 13.820 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 684 positiboak izan ziren. Horietatik 386 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 100 Araban eta 187 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 11, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 70 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 167 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!