14 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean

Anboto 2021ko ots. 10a, 12:40

 14 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, horietatik 8 Durangon, 3 Abadiñon, 2 Zornotzan eta 1 Elorrion. 

EAEn, 13.437 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 748 positiboak izan ziren. Horietatik 406 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 121 Araban eta 208 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 13, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 99 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 165 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!