Parte hartu ANBOTOren Inauterietako argazki lehiaketan eta irabazi Euskotzaraken otzara bat

Anboto 2021ko ots. 10a, 09:30

Herrietan ohiko egitaraurik egon ez arren, baduzu asmorik inauterietan mozorrotzeko? Aurten ere, ANBOTOk Inauterietako argazki lehiaketa antolatu du eta parte hartzeko gonbita egin die bere irakurleei.

Parte hartu gura dutenek 688 635 041 telefono zenbakira bidali beharko dute argazkia, otsailaren 18a baino lehen. Bestalde, otsailaren 18tik 22ra argazkirik gustukoena aukeratzeko aukera egongo da www.anboto.org-en. Egun horietan botorik gehien jasotzen duen argazkiak Euskotzarakek emandako otzara bat irabaziko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!