Euskadiko Auzitegi Gorenak eremu gorrian dauden udalerrietako ostalaritza zabaltzea baimendu du, behin-behinean

Anboto 2021ko ots. 9a, 13:31

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ostalariek ipinitako helegiteari eman dio arrazoia, behin-behinean. 

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Justizia Auzitegiak eremu gorrian dauden tabernak eta jatetxeak zabaltzea baimendu du. Eguerdi honetan kaleratu du ebazpena, eta arau hori indarrean sartuko balitz, Eusko Jaurlaritzak eremu gorrian dauden udalerrietako ostalaritza ixteari buruzko araua indargabetu dezake.

Kontua otsailaren 4tik dator. Egun hartan, ostalariek helegitea ipini zioten eremu gorrian zeuden udalerrietako tabernak ixteko arauari. Helegiteak 5.000 biztanletik gorako udalerrietako ostalariak hartzen zituen kontutan, baina bere eragina biztanleria txikiagoko udalerrietara ere zabaltzen zen. Eguerdi honetan, ebazpena kaleratu du Auzitegi Gorenak: ateak zabaltzeko baimena eman die eremu gorrian dauden ostalariei.

Erabaki horrek behin-behineko izaera du momentuz. Behin-betikoa bilakatuko balitz, tabernek ateak zabaltzeko autera lukete, betiere, indarrean dauden beste hainbat arau kontuan hartuta. Hau da: 06:00etatik 20:00etara funtzionatu ahalko dute, aforoa erdira murriztuta egongo da, zutik edo barran ezingo da kontsumitu, eta gehienez ere lauko taldeak osatuko dira mahaien bueltan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!