30 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretatik 11 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 9a, 12:41

30 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean. Horietatik  11 Durangon, 8 Zornotzan, hiruna Zaldibarren eta Elorrion, 2 Abadiñon eta bana Atxondon, Iurretan eta Otxandion. 

EAEn, 12.320 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 723 positiboak izan ziren. Horietatik 399 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 99 Araban eta 216 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 9, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 93 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 157 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!