Bidaiei lotutako erreklamazioak nagusi, Mankomunitateko Kontsumo Bulegoan

Ekaitz Herrera 2021ko ots. 8a, 11:58

Iaz, 1.038 erreklamazio erregistratu ziren Mankomunitateko Kontsumo Bulegoan. Bidaiei lotutako kexak izan ziren horietatik %40. Bestalde, erreklamazioen %18,69  telekomunikazio sektoreari loturikoak izan ziren.

Pandemiak halantxik eskatuta, iaz, mugak itxi behar izan zituzten hainbat herrialdek eta badirudi orduko egoera hark isla izan duela herritarren kontsumo erreklamazioetan. Mankomunitateko Kontsumo Bulegoan, adibidez, 1.038 erreklamazio erregistratu ziren iaz eta bidaiei loturikoak izan ziren euretatik %40. Orain arte erreklamazioen gehiengoa hartu izan duen telekomunikazioen sektorea bigarren mailara pasa zen, kexen %18,69 hartuta. (Kexen %38,20 hartu zituen 2019an).

Atzetik datoz beste mota hauetako kexak: hipoteka eta finantza-erakundeei loturikoak (%11,56), internet bidez egindako erosketei buruzkoak (%6,36), hornidurak (%3,66) edo aseguru gaien bueltakoak (%2,79). Bestalde, erreklamazio gehien egin zituzten herritarrak durangarrak izan ziren (635 guztira). Abadiñarrek 156 erregistratu zituzten, eta beste 75 berriztarrek.

Erreklamazioek behera; kontsultek gora

Mankomunitateak nabarmendu duenez, erreklamazioek behera egin duten arren, gora egin du kontsulta Datuak bikoiztu ditu. 1.115 izan ziren 2019an, eta 2.559 2020an. "Kontsulta horiek, urte hasieran, telekomunikazio-konpainiek kontratuak aldebakarreko izaerarekin aldatzearen ondorioz etorri ziren, baina martxotik aurrera, gehienek bidaiak bertan behera geratzearekin izan zuten zerikusia", azaldu dute Mankomunitateko iturriek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!