Mobilizazioak egingo dituzte Durangaldean Barbado eta Zelaia gazteak babesteko

Anboto 2021ko ots. 5a, 17:15
Artxiboko irudia.

'Ankerkeriari Stop!' dinamikak deituta, mobilizazioak egingo dira zapatuan Durangon, Elorrion, Iurretan eta Zaldibarren, besteak beste. 

Espainiako Auzitegi Nazionalak launa urteko espetxe zigorra ezarri die Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei, lehergailuak egiteko materiala edukitzea leporatuta. 'Ankerkeriari Stop!' dinamikak Euskal Herri osoan zehar deitu ditu mobilizazioak. 

Otsailak 6:

- Durangon, 12:00etan Andra Marin.

- Elorrion, 12:00etan, plazan.

- Iurretan, 12:00etan, Askondon.

- Zaldibarren, 18:30ean, parke zaharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!