JAEDen zozketako Renault Clio autoak badu jabea: Ainhoa Mendez, Iurretan bizi den 46 urteko durangarra. Zozketaren hurrengo egunean begiratu zituen zenbaki irabazleak. "Txartela hartu eta zenbaki batengatik ez zitzaidala egokitu ikusi nuen.Baina gero konturatu nintzen txartelak binaka erosten ditudala normalean. Bestea bilatu, konprobatu, eta huraxe zen. Behin baino gehiagotan begiratu nituen txartela eta zenbaki irabazlea, hasieran ezin nuelako sinetsi. Sekula ez zait ezer egokitu zozketetan eta horregatik konprobatu nuen hainbeste bider", gogoratu du momentu hura.
Urtero erosten ditu txartelak. Aurten ere zortzi bat zituen etxean gordeta. Orain bi-hiru urte auto berria erosi zuen eta ordura arte zozketako sari nagusia irabazteko ilusioz erosten zituen txartelak. Harrezkero, JAEDi eta bere proiektuari laguntzearren erosi izan ditu batez ere.