Mankomunitateko Adikzioen prebentziorako zerbitzuak erretzeari uzteko bi ikastaro antolatu ditu. Euretako bat goizez izango da, 10:00etatik 11:30etara. Bestea, arratsaldez, 18:30etatik 20:00etara. Ikastaroak martxoaren 18an hasiko dira eta parte hartzaile gehien dituzten udalerrietan egingo dira.
Saioak bederatzi izango dira eta Vicente Fernández medikuak gidatuko ditu. Bilkurak astero egingo dituzte 10-12 pertsonatako taldeetan. Jardunaldiak amaitutakoan, berriz, jarraipen-saio bat egingo dute. Informazio gehiago gura duenak Adikzioen prebentziorako zerbitzuak Landakoko Elkartegian duen egoitzara jo dezake. Bestela 946200520 telefonora deitu edo prevencion.mdurango@bizkaia.org helbide elektronikora idatzi dezake.