Geu Be elkarteak 2.000 euroko saria eskuratu du Eroskiren Krea sarietan

Anboto 2021ko ots. 3a, 18:49

Elkarteko kideek arratsalde honetan jaso dute saria Eroski Bidaiakek Durangon duen ordezkaritzan.

Eroskik errekonozimendu korporatiboari lotutako proiektuak saritzen ditu Krea izeneko sariekin. Bada, aurtengo saria Geu Be elkarteak eskuratu du. Elkarteko kideek 2.000 euroko saria jaso dute gaur bertan Eroski Bidaiak-ek Durangon duen ordezkaritzan. Saria "poz-pozik" jaso dutela aitortu du elkarteko Julen Bengoa arduradunak. "Asko eskertzen dugu laguntza hau, ondo baino hobeto datorkigulako urte zail honi aurre egiteko", adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!