Koronabirusagatik lana galdu dutenentzako laneratze zerbitzua Behargintzan

Anboto 2021ko urt. 26a, 12:55

Mankomunitateak koronabirusaren eraginez lana galdu dutenei begirako enplegu-programa ipini du martxan. Egitasmoa Bizkaiko Foru Aldundiaren '3R' programaren baitan dago. Lan mundura berbideratzeko laguntza, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen ditu planak.

Bestalde, martxotik aurrera gaitasun digitalei buruzko hiru ikastaro eskainiko ditu Behargintzak. Oinarrizko maila, tarteko maila eta maila aurreratuko ikastaroak izango dira. Lehenengoaren kasuan, ordenagailuarekin eta internetekin aritzeko trebetasunak landuko dituzte. Tarteko mailan, enplegu-atarietan, bideokonferentzia sistemetan edo Linkedinen barneratuko dira. Ikastaro aurreratuan, berriz, tresna digitalak landuko dituzte: infografiak, liburuxkak edo aurkezpenak, besteak beste.

Zerbitzuetan izena emateko 946232522 telefonora deitu edo prestakuntza.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzi beharko da. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!