Durangaldeko Mankomunitateak MOBI Durangaldea, Kirol Orientazioko Zerbitzu berria jarri du martxan aste honetan. Jarduera fisikoa bultzatzea eta sedentarismoa murriztea dire egitasmoa berriaren helburuak.
"Arreta 65 urtetik gorako emakumeen kolektiboan zentratuko da", azaldu dute Mankomunitateko ohar batean. Hala ere, helburu nagusia, oro har, zerbitzua gaur egun iristen ez den pertsonengana iristea da, euren udalerrian bertan dauden kirol-instalazioak, ikastaroak, eta abarri buruzko informazio guztia emanez edo jardueren proposamen pertsonalizatua diseinatuz, bakoitzaren egoera pertsonalarekin eta egoera fisikoarekin bat datorren jarduera fisikorako plana jasotzen duen kirol-orientaziorako mediku-agindu bat dagoenean batez ere.
Hitzordua eskatuta
Covid 19ak eragindako egungo pandemia-egoeran, zerbitzua hitzordua eskatuta emango da,babes pertsonaleko eta urruntze sozialeko neurri guztiak betez. Alde horretatik, lehentasuna emango zaio bakarrik egiteko jarduera fisikoetarako edo eta ariketetarako orientazioari.
Mankomunitatea osatzen duten udalerri guztiek jasoko dute zerbitzua –Durangok izan ezik, ez dagoelako enplegu-planaren barruan–. Zerbitzua bi emakume teknikarik emango dute, hasieran Elorrion, Abadiñon (Trañan eta Zelaietan), Mañarian eta Berrizen. Bigarren faseak, Atxondo, Garai, Iurreta, Izurtza eta Zaldibar ere hartuko ditu.
Proiektua Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarekin lankidetzan gauzatuko da, “mugiment persona aktiboak” programaren barruan, eta eskualdeko lehen mailako arretako osasun-zentroekin, oinarrizko gizarte-zerbitzuekin, adinekoen zerbitzuarekin, Zaindu programarekin eta Mankomunitateko kide diren udaletako kirol-arloekin koordinatuta.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO EDO HITZORDUA ESKATZEKO
KIROL ORIENTAZIO ZERBITZUA (MOBI Durangaldea)
mobi1.mdurango@bizkaia.org / Tel.: 747 493 680 (Mañariko eta Elorrioko bulegoa).
mobi2.mdurango@bizkaia.org / Tel.: 747 493 681 (Abadiñoko, Matienako eta Berrizko bulegoa).