69 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretako 33 Durangon eta 27 Zornotzan

Anboto 2021ko urt. 19a, 12:36

69 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 33 Durangon, 27 Zornotzan, 3 Elorrion, 2 Iurretan eta bana Abadiñon, Atxondon, Berrizen eta Zaldibarren. 

EAEn, 10.755 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 894 positiboak izan ziren. Horietatik 530 positibo Bizkaian detektatu zituzten,132 Araban eta 277 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 5, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 82 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 96 pertsona daude.

Joan zen barikutik hona Durangoko eta Zornotzako inzidentzia-tasek nabarmen egin dute gora: barikuan, Durangon, 534,4koa zen, eta 850,08koa da gaur. Zornotzan, aldiz, 881,29 zen barikuan eta 1176,78koa da gaur. Gainontzeko herrietan horrela daude inzidentzia tasak. Elorrio eremu laranjan dago 416,22ko tasagaz -barikuan 349,09an zegoen- eta Abadiño eremu horian, 283,72ko tasagaz -193,45ean zegoen barikuan-. 

Semaforoen sistema
Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik beherako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!