Aldundiak PCR probak egingo dizkie Durangaldeko egoitzetako langileei

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 14a, 08:59
Artxiboko irudia.

Aldundiak PCR probak egingo dizkie gaur Durangon Durangaldeko nagusien egoitzetako eta aniztasun funtzionalen bat duten pertsonen zentroetako langileei.

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia jarri du Durangon. Goizeko 9:00etatik Elkartegian Durangaldeko eta Lea Artibaiko nagusien egoitzetako eta aniztasun funtzionalen bat duten pertsonen 25 zentrotako langileei probak egiten dabiltza. Guztira 756 profesional deitu dituzte baheketara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!