[BIDEOA] Anboton galduta zegoen mendizalea onik erreskatatu dute

Anboto 2021ko urt. 9a, 22:14

Erreskate talde batek zabaldu dion bidea jarraitu du mendizaleak. Gurutze Gorria gizonezkoa artatzen ari da Arrazolan (Atxondo).

EGuerdiko 15:00 inguruan mendizale batek Ertzaintzara deitu du Anboto mendiaren iparraldean galduta dagoela azalduz. Erreskate taldeek zailtasun handia izan dute gizonezkoa zegoen lekura heltzeko, Ertzaintzak Twitterren jarri duen bideoan ikusi daitekeen moduan. Mendizalea bere kabuz jaitsi da erreskate taldeak zabaldutako bideari jarraituz. Momentu honetan Gurutze Gorria gizonezkoa artatzen ari da Arrazolan (Atxondo). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!