Mendizale bat erreskatatzen ari dira Anboto mendian

Anboto 2021ko urt. 9a, 19:30

Ertzaintzako erreskate taldea gizonezkoaren bila ari da 15:00etatik. Mendizalearen kokapena gutxi gorabehera jakin arren, leku arriskutsua da eta bertara heltzea kostatzen ari zaie.

Mendizale batek Ertzaintzara deitu du 15:00etan Anboto mendian galdu dela azalduz. Erreskate taldea berehala martxan jarri da. Gizonaren kokapena gutxi gorabehera jakin arren, hara heltzea kostatzen ari zaie. Anbotoko iparraldeko aldean dago gizona. Gaineratu dutenez, mendizalea jaisten beste bi ordu inguru beharko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!